TRINIDAD ITSASONTZIA
Trinidad itsasontzia ontzi nagusia zen, Fernando de Magallanes flota-buruaren aginduetara. Beti zioan lehena, beste guztien aurretik, espedizioaren buru. 55 marinelentzako tokia zuen. Ontzi handienetako bat zen. Belaz propultsatua, gainontzekoak bezala, eta 110 toneleko edukierarekin. Bilbon erosi omen zen. Molucas uharteetan ondoratu zen portugesek abordatu zutenean. 20 marinel hil ziren.