IRUDI IKUSGARRIA! – VICTORIA ITSASONTZIA

Ikusgarria! 1519ko abuztuaren 20an Sevillako portuko irudi hura txundigarria izango zen! Ikustekoa! 5 itsasontzi, garai hartako modernoenak, itsasoratzeko prest: Trinidad, San Antonio, Concepción, Victoria eta Santiago. Ederra litzateke denboran atzera egin eta une historiko hura ikusi eta bizi ahal izatea, itsasontzietara sartu eta haien kamarote eta sotoetan kuxkuxeatzea, kutxak zabaldu eta marinelek bidaia arriskutsu hartarako zer zeramaten ikusi ahal izatea…

Victoria: Luiz de Mendoza zen buru. 42 lagunentzako tokia zuen. Luzeran 22 metro eta zabaleran 8. Hiru mastil eta 6 bela handi zituen. Haize-oihal guztiak elkarrekin jarri ezkero, 290 metro karratu oihal. Tonelajea 85ekoa. Eguneroko bizitza egiten zen tokien azalera 120 metro karratukoa zen, 4 ontzigainetan banatuta. Zalantzak daude ontzia eraiki zen ontzitegiaren jatorriari buruz, baina dauden datuen arabera, Ondarroan eraiki zela dirudi. Elcanoren gidaritzapean, bost ontzietatik bakarra izan zen irteera portura itzultzea lortu zuena, eta munduari lehenengo aldiz bira ematen ziona.

sevilla-3d 3d-interior-barco-sigloXVI  3d-cubierta-barco-sigloXVI camarote-barco-sigloXVI

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies
Shares
%d bloggers like this: