SANTIAGO ITSASONTZIA
Santiago itsasontzia txikiena zen. Bere kamaroteetan 32 marinel bizi ziren, eta 75 toneleko edukiera zuen. Magallanesek Juan Rodriguez Serrano izendatu zuen ontzi horretako buruzagi. Espedizioak galdu zuen lehenengo itsasontzia izan zen, irteeratik soilik 6 hilabetera. Argentinan, Rio de la Plata ibaiaren bokalean harkaitzen kontra jo eta hondoratu egin zen. Pazifikora eramango zituen itsasartera hurbildu ere ez zen egin.