SEVILLAKO AKUARIOA FILMAREN AURRE-ESTREINALDIAREN LEKUKO!

Ezin genuen Angel Alonsoren “Elcano y Magallanes, La Primera Vuelta al Mundo” animazio filma estreinatu lehenengo Sevillan aurre-estreinaldi bat eskaini gabe. Izan ere, Sevilla izan zen lehen mundu biraren espedizioaren abiapuntu eta helmuga duela 500 urte, 1519ko abuztuan eta 1522ko irailean.

Sevillako Akuarioak besoak zabalik hartu gintuen eta bere auditorioko pantailan animazio filma proiektatu genuen txiki eta helduen gozamenerako.

Aurre-estreinaldian filmeko zuzendaria Angel Alonso, Ricardo Ramón ekoizle eragilea, Jone Landaluze ekoizpen burua, Maider Egues komunikazio arduraduna eta Leire Martinez, La Oreja de Van Gogh taldeko abeslaria jzan ziren.

Ospakizunean parte hartzeko eta Dibulitoon Studioko lantaldearekin bat egiteko, agintariak hurbildu ziren Andaluziako Juntatik, Sevillako Udaletxetik, V Centenario Primera Vuelta al Mundo komisiotik eta Portugaleko Kontsulatutik. Sevillako Akuario ederreko arduradunak ere gurekin izan ziren ospakizunean zehar.

Txikiek zein nagusiek izugarri gozatu zuten animazio filmearekin!

  

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies
Shares
%d bloggers like this: