JUNKETA MADRILEN, BI PROMOZIO EGUN GOGOR ESTREINALDIA BAINO LEHEN

Mapfre Fundazioaren  Julio Castelo Ontziginda Modelismoaren Museoa izan da promozioari begira medioentzako junketa burutzeko tokia Madrilen, uztailaren 5eko estreinaldia baino lehen.

Irratiak, telebistak, egunkariak… asko izan dira gerturatu diren kazetariak eta kamarak Angel Alonsori, filmeko zuzendariari, Ricardo Ramoni, ekoizle eragileari eta Leire Martinezi, La Oreja de Van Gogh taldeko abeslariari elkarrizketak egiteko.

Donostiako musika taldea ere Madrilera gerturatu da promozioan parte hartzeko eta zuzeneko elkarrizketa egin die Maria Casadok RTVEko goizeko La Mañana de la 1 saioan. Arratsaldean Cadena 100 irratiak elkarrizketa grabatu du taldeko bost kideekin Madrilgo jatetxe batean, eta azkenik, El Mundo egunkariaren egoitzan Encuentro Digital saioan parte hartu dute.

Madrilen egindako promozioaren argazki batzuk uzten dizkizuegun post honetan!

   

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies
Shares
%d bloggers like this: