SEVILLA, FILMEKO LEHEN ESZENATOKIA

1519an Sevilla gaur bezain ederra izango zen, argitsua, patio bizi-biziz betea… baina ziur hiriaren itxura oso desberdina zela!  Beraz, garai hartako errealitate arkitektonikoarekin leialak izateko, hiria 3Dn berreraiki behar izan dugu Dibulitoon Studion, nola ez,  XVI. mendean Sevillak zituen berezitasunak mantenduz. Esaterako, Torre del Oro dorre ezagunak bi gorputz edo atal baino ez zituen garai hartan gaur egungo 3 gorputzen aldean, izan ere, hirugarrena 1760an erantsi zitzaion. Giralda liluragarriaren itxura ere oso bestelakoa zen urte haietan. Jakina, hautsez betetako lurrezko kaleak berreraiki behar izan ditugu, egurrezko leihoekin atondutako patio loredunak, teilatu lau eguzkitsuak eta nola ez, Mulaseko portu zaharra, Elcano bertan zela espedizioko 5 itsasontziak abiatu ziren tokia alegia.

Gaztelako Erreinuarentzako bere itsas-espedizioen abiapuntua eta zentro logistikoa zen Sevilla, eta Guadalquivir ibaia, Carlos V. errege gazteak bere amets handiak abiatzen ikusten zituen bidea. Elcanok begirada bat emango balie 3Dko kokaleku hauei, ziur antzemango zuela bera bertan egon zen toki bat baino gehiago!

panoramica-sevilla-animacion-3d patio-sevilla-animacion-3d puerto-sevilla-animacion-3d puerto-sevilla-animacion-3d 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies
Shares
%d bloggers like this: