ELCANO, LEHENENGO MARRAZKIAK TINTAN

Bideoklip honetan pelikulako pertsonaien sorkuntzari egin genionean Patxi Peláez marrazkilariak egin zituen lehen diseinuak erakusten dizkizugu… ziur gustoko dituzula!

Marraztea arte bat da, jende guztiak ez daukan berezko abilezia… edonork ezin du egin! Esku ona behar da, imaginazio handia, pultsu zehatza eta artista dohaina, Patxi Peláez gure marrazkilariarenak bezala. Bere arkatz eta imaginaziotik jaio ziren Elcano, Lehen Mundu Bira pelikulako pertsonaien sorkuntza abiatzeko lehen diseinuak, hain zuzen ere gaurko post honetan erakusten dizugun bideoklipean ikusi ditzakezun diseinuak. Bi urtez luzatu zen lan luzea eta zaila izan zen. Helburua, paperean definitzea filman agertuko diren pertsonaia guztien itxura. Gainera, dakizunez, Elcanoren epopeia XVI. mendean gertatu zen, mundu zabaleko eszenatoki oso desberdinetan, Sevillatik antipodetara, beraz, Patxi Peláezen arkatzek bilaketa berezia egin behar izan zuten pelikularentzako estilo egokia aurkitu arte: soldaduen armadurak, marinelen erropa xumeak, embaxadore edo erregeen jantzi eleganteak, eta nola ez, tunika eta lepoko exotikoak Molucas uharteetako indigenak jantzi ahal izateko.

Elcano, Samar, Inés, Yago, Magallanes, Cilacilapu… Gure pelikulako protagonisten tintazko lehenengo zirriborroak kartoizko kaxa handi batean gordetzen ditugu Dibulitoon Studion. Altxor bat dira!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies
Shares
%d bloggers like this: