SAN ANTONIO ITSASONTZIA
San Antonio ontzi handiena zen, 60 marinelek nabigatzen zuten bertan. Tonelaje edukiera handienekoa zen ere bai. Magallanesek Juan de Cartagenaren aginduetara jarri zuen. Espedizioak galdu zuen bigarren ontzia izan zen, irteeratik urtebetera. Itsasartera iritsi baino lehen desertatu zuen. Magallanesen eskuadra abandonatu, buelta eman eta Sevillara itzuli zen!