CONCEPCIÓN ITSASONTZIA
Concepción ontzia Gaspar de Quesadaren aginduetara zegoen eta Elcano maestrea zen. Eskifaia 45 marinelez osatuta zegoen. Sotoak 90 tonelentzako tokia zegoen, eta gainontzeko itsasontziek bezala, tonelak espezia exotikoz beteta itzuli nahi zuten Gaztelako Erreinura. Espedizioak galdu zuen 3. ontzia izan zen. Filipinetako Bohol uhartearen parean abandonatu eta erre zuten marinelek, izan ere, eskifaian ez zegoen marinel nahikoa ontzia nabigatzen jarraitu ahal izateko.