NIKANOR LERTXUNDI GETARIAKO ALKATEARI ELKARRIZKETA “ELKANOREN LEHORRERATZEAREN” EGUNEAN

Gaur da Elkanoren lehorreratzearen egun handia. Herritar ugarik parte hartuko dute, partehartze zabala erakutsiz. Lau urtetik behin ospatzen den ekitaldi hunkigarri hau aprobetxatuz, Nikanor Lertxundik, Getariako alkateak, elkarrizketatxo hau eskaini digu. Eskerrikasko Nika!

Ze emozio sentitzen dituzu Elkanoren lehorreratzearen eszenak ikustean alkate zaren herrian?

Une hunkigarria izaten da guztiontzat, itsasontziaren sarrera, salbak, sirenak, kontinenteen ordezkariak… Antzezpen bat izanagatik ere, zirrara sortzen digun momentua izaten da.

Herritarrek nola bizi dute egun hau? Partaidetza handia dago…

Errotutako tradizio bat da, eta herritrrek emozioz bizi dugu, eta hori, noski, parte-hartzean ikusten da. Gainera, horrelako ekimen batek parte-hartzailea izan behar du, bestela ez luke zentzurik izango. Eta ez litzateke posible izango.

Aurten Nao Victoriaren erreplikan etorriko dira marinelak porturaino. Aukera paregabea, ez?

Noski, aukera sortu da, eta aprobetxatu egin dugu; zalantzarik gabe, ukitu berezia emango dio aurtengo lehorreratzeari. Gainera, herritarrek eta Getariara gerturatzen diren guztiek aukera izango dute ontzia barrutik ikusteko, aste osoa herrian izango baita.

Zer da Elkano Getariarentzat?

Gertaera historiko baten protagonista printzipala.

Nola ospatuko du Getariak Elkanoren abentura bere 500. urteurrenean? Ze asmo?

Gertaera historiko horren mendeurrena baliatu nahi dugu garai hartako euskaldunon itsas kulturaren garrantzia mundu zabalean ezagutzera emateko: ontzigintza, marinelen bidaiatzeko trebezia, basogintza, burniolak…

Lortu zuena kontutan hartuta ere, munduari lehen aldiz bira ematea alegia, Elkanoren figura ezezagunegia da munduan . Zergatik uste duzu dela hori?

Ezezagunegia ez, ezezaguna esango nuke. Historiako beste arloetan bezala, idazten duenak egiten du historia, eta, kasu honetan ere, horren eragina nabaria da; izan ere, garaiko kroniketan, Magallanes da protagonista nagusia. Beraz, orain guri dagokigu pertsonaia honen historia berridaztea eta dagokion lekua eskaintzea.

Ze balore iradokitzen dizkizu Elkanok?

Ezintasunezko egoeretan, erabaki egokiak hartzeko gaitasuna eta ausardia

Abentura filmeen zalea zara?

Amorratua, izugarri gustatzen zaizkit.

“Elcano, Lehen Mundu Bira” filma ikustera bazoaz, norekin joango zara?

Elkanorekin berarekin, kar, kar…

3 urteko espedizio gogor hartatik bueltan, minutu batez Elkano zure parean izango bazenu, zer esango zenioke?

Bejondikela! Non ibili haiz?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies
Shares
%d bloggers like this: