ELCANO GETARIAN LEHORRERATU ZEN EMOZIOZ ETA JENDEZ INGURATUTA

Atzo “Elkanoren Lehorreratzea”ren antzezpen-ekitaldia gertu-gertutik ikusteko zortea izan genuen. Getariako Udalak gonbidatuta, Victoria itsasontzian iritsi ziren Elkano eta 17 marinelen iritsieraren lekuko izan ginen. Antzezleak guztiak getariarrak, eta paperean ezin hobeto sartuta, modu paregabean bete zuten euren lana. Getariako moila eta kaleak jendez gainezka zeuden, 1922tik, lau urtetik behin ospatzen den antzezpen-ekitaldia ikusi eta bizi nahi zuten milaka pertsona. Hurrengo antzezpen-ekitaldia 2022an izango da eta berezia izango da zentzu bikoitzean: antzezpen-ekitaldiaren lehenengo mendeurrenarekin bat egingo du, eta aldi berean, 3 urteko espedizioaren ondoren, 1522an Elkano Sevillara iritsi zen urteko 500. Urteurrenarekin.

Eusko Jaurlaritza bertan izan zen ere hainbat ordezkarirekin eta laburpen-bideoa argitaratu du atzoko une zirraragarrienekin. Hemen duzue bideoa!

Antzezpen ekitaldiaren ondoren, Getariako bizilagunek Salbatore Abesbatzarekin batera, Elkanoren ereserkia abestu zuen herriko bandak lagunduta. Hau da ereserkiaren letra:

 

GORA ELKANO!

Gora Elkano, gora ta gora!

Getariar gizon sendoa

Izan zinan ba

Ludi guziya

Biratu zuben lenengoa

Zure ibilteak

Iriki zuten

Gizonarentzat itsasoa

Erakutsirik

Ondorengoei

Zein aundia zendun gogoa.

Gora ta Gora,

Gora betiko

Getariar seme zintzoa!

Angel Alonso,prestatzen ari garen animazio filmaren zuzendariak, ez zuen aukera galdu nahi izan eta Elkanorekin egin zuen argazkia, hain zuzen ere, Elkanoren papera lehenengo aldiz egin zuen Iñigo Isasti getariarrarekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies
Shares
%d bloggers like this: