MUXUAK CANNESTIK
Elcano Cannesera iritsi da, Mediterraneoaren ertzean urtero ospatzen den Zinemaldi ospetsura. Zinearen ezinbesteko hitzordu honek muxu eder batekin egin digu harrera, festibalaren kartelarena, eta horren bibrazio onekin, ziur gaude “Elcano, Lehen Mundu Bira” animazio filmak harrera ona izango duela nazioarteko banatzaileen artean. Jone Landaluze, filmaren Ekoizle Eragilea, Cannesen dago jada Ivan Diazekin, Filmax Internationaleko arduradunarekin.
Jonek argazki hauek bidali berri dizkigu Cannesetik inbidia pixka bat emateko…
Zorte on, Elcano!