“ABENTURARI BURUZKO INTERESA MUNDU MAILAKOA DA”
Badator Cannesko Zinemaldia, egun gutxi barru abiatuko da, eta Elcano eta lehen mundu birari buruz egiten ari garen animazioko filma han izango da naziortean aurkeztu ahal izateko. Ahalik eta munduko herrialde gehienetara iritsi dadila nahi dugu, eta horregatik, Jone Landaluze, Dibulitoon Studioko Ekoizle Eragilea, zinearentzat ezinbesteko hitzordua den festibalean izango da Filmax Internationaleko ordezkaria den Ivan Diazekin. Elkarrizketa honetan, Jone Landaluzek abentura handi hura mundu mailan pizten duen interesari buruz hitzegin digu, XVI. mendean 240 gizonek abiatu eta ordura arte susmo bat baino ez zena berretsi zuen abentura, alegia, Lurra esferikoa zela.