ELCANO EUSKAL TELEBISTAN ETA CANNESEN
Euskal Telebistak Cannesko Zinemaldira egin du bidaia euskal zinemagintzaren eskaintzaren berri emateko Zineuskadi elkartearen bidez. Euskal Herriko 40 proiektu aurkeztu eta eskaini dira bertan, eta horien artea, gure animazioko filma da, “Elcano, Lehen Mundu Bira”. Filma ekoizpen fasean dago eta datorren urtean estreinatuko da. Kristina Zorita kazetariaren erreportaiak, zinemaldira eraman genuen sekuentzia amaituaren zati baten irudiak jaso zituen, hain zuzen ere, Amerikara iritsi baino lehen espedizioak pairatzen duen ekaitz erraldoiaren irudiak.
Hemen uzten dizuegu ETBk bere albistegietan zabaldu zuen erreportaia!