KRONIKA VICTORIA ITSASONTZITIK

Post honetan joan den ostiralean Sevillan atera genituen argazkiak erakutsi nahi dizkizuegu. Bertaraino joan ginen Los 18.org ekimenak antolatu zuen ekitaldiari babesa emateko, izan ere mundu bira berri bat bultzatzen ari dira, mundu bira solidario bat.

Ostiral iluntzean, bat-bateko eszenatoki bihurtu zen Victoria itsasontziaren erreplikaren kubierta. 18 aktorek, 1522an Sevillara bueltatzea lortu zuten gizonak bezela jantzita, bidaia solidarioaren helburuak antzeztu zituzten. Ondoren, Héctor José Garcíak, Los 18.org ekimenaren sortzaileetako batek, Manifiesto de los 18 testuaren irakurketa egin zuen, bertan jasotzen bait dira 2019an Sevillatik aterako den mundu bira berri honen printzipioak eta helburuak. Bideo honetan antzezpen osoa ikusi dezakezue.

Ricardo Ramón eta Jone Landaluzek, Elcano, Lehen Mundu Bira filmaren ekoizle eragileek, pelikularen teaserra eraman zuten Irunetik Guadalquivir ibaiaren ertzeraino. Ekitaldira gerturatu zuten guztien aurrean proiektatu zen bideoa eta oso harrera ona izan zuen. Filmaren minutu t ’erdiko aurrerapena motz geratu zen eta guztiek adierazi zuten gehiago ikusteko gogoa.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies
Shares
%d bloggers like this: