DIBULITOON SEVILLAN LOS18.ORG EKIMENARI BABESA EMATEKO

Ostiral honetan Dibulitoonek Sevillara bidaiatuko du Los 18.org ekimenari babesa emateko. Los18.org ekimena mundu bira berri bat bultzatzen ari da 18 kausa solidarioren alde, kausa bana bidaiak egingo duen eskala bakoitzeko. Mundu bira solidarioa 215 egunetan burutu nahi dute asmo handiko helburua lortu ahal izateko: 18 milioi euro biltzea, milioi bat kausa bakoitzarentzako.

Nazio Batuetako Garapen Jasangarrien 17 Helburuetan oinarritu dira mundu bira antolatzeko. Helburu horiek aurre egin nahi diete munduko pobreziari, injustiziari, desberdintasunari eta herrialde guztiek pairatzen duten aldaketa klimatikoari. Hamazortzigarren kausa itxi gabe dago oraindik, izan ere, kausa hori bozketa irekian erabakiko da parte hartu nahi duten guztiek web-orrira igotzen duten proposamenen artean. Proposamenak aurkezteko azken data, 2018ko abenduaren 31 izango da.

Ekimen solidario hau ezagutzera emateko eta Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako Helburuak hiritarren aurrean aurkezteko, Los 18.org taldeko arduradunek ekitaldia egingo dute Sevillako Delicias Kaian, eta bertan izango dira Ricardo Ramón eta Jone Landaluze, Elcano, Lehen Mundu Bira filmaren ekoizle eragileak. Juan Espadas eta Fernando Medina, Sevillako eta Lisboako alkateak, bertara gerturatuko dira ere aurkezpenean parte hartzeko. Zita aprobetxatuz, Elcano, Lehen Mundu Bira filmaren teaserra proiektatuko da pantaila handi batean Guadalquivirraren ibaiertzean. Gure pertsonaia bizidunak publiko aurrean eta aire zabalean aurkezten diren lehenengo aldia izango da ostiralekoa, eta gainera, Sevilla bezalako toki esanguratsuan.

Los 18.org taldearen lehen mundu bira solidarioa 2019ko abuztuaren 19an itsasoratuko da, hain justu duela 500 urte munduari lehenengo aldiz bira eman zioten gizonak itsasoratu ziren egun eta toki berdinean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies
Shares
%d bloggers like this: