GAURKO EGUNEZ DUELA 498 URTE…

… Magallanesen espedizioak itsasarte ospetsua gurutzatzen amaitu eta itsaso zabalera atera ziren azkenean. “Pazifiko” izena jarri zioten aurkitu berri zuten itsaso handi hari. Ozeano Atlantikotik sartu eta 38 egun igaro zituzten itsas-korridore labirintiko hartatik nabigatzen. Ordurako itsasontzi bat galdu zuten, San Antonio itsasontzia. Itsasartean sartu baino lehen desertatu zuen eta Sevillara itzuli zen. Lau ontzi geratzen ziren. 1520ko azaroaren 28an, irteera egunetik ia urte t’erdira, ohar hauek idatzi zituen bere Derroteroan Francisco Albok, Trinidad ontziko kontramaisuak:

“Itsasarte honetatik ateratzerakoan kostaldea iparreruntz doa, eta ezkerrean lurmutur bat ikusi genuen uharte batekin eta izena jarri genion, Cabo Hermoso eta Cabo Deseado, eta Cabo de las Virgenes lurmuturraren altuera berdinean dago, bokaleko lehenengoa.”

Pigaffetak, espedizioko kronistak berriz, honakoa idatzi zuen:

“… azaroaren 28an, asteazkena, itsasartetik atera eta itsaso handian sartu ginen. Berehala jarri genion Pacifico izena, eta bertatik nabigatu genuen hiru hilabete eta hogei egunez, elikagai freskorik probatu gabe. Jaten genuen bizkotxoa ez zen jada ogia, haren sustantzia osoa irentsitako zizareekin nahastutako hautsa baizik, eta gainera sekulako kiratsa zuen arratoien pixarekin inpregnatuta zegoelako. Edaten genuen ura ere ustelduta zegoen eta higuingarria zen. Gosez ez hiltzeko, behi-larru zatiak jan behar izan genituen, berga handia estaltzen zuen larrua alegia, egurrak sokak ez apurtzeko erabiltzen genuena.”

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies
Shares
%d bloggers like this: