MAILA HANDIKO EKIPAJEA

Itsasoratu gara! Jakin nahi duzu ze ekipaje daramagun bodegan?

Hasteko gure proiektu izarra: animaziozko film luze bat, haurrei eta familiei zuzendua. Abenturaz jositako 75 minutu, pantailari ezin begirik kendu utziko zaituen pelikula zirraragarria. Pertsonaiak hasi dira bizia hartzen eta laster aurkeztu ahal izango dizkizugu. Errealitate birtualeko proiektu bat ere lantzen ari gara. Betaurreko batzuk jantzi eta Victoria itsasontziaren barrualdea bisitatu ahal izango duzu. Eta gure bidaiak ibilbide dibulgatzailea daramanez, bideo-joko hezitzaile batzuk prestatzen ari gara zure tabletean edo smartphonean jostatuz ikasi dezazun. Irakurketaren ohiturari bultzada bat emateko, lerro editorial multimedia bat estreinatuko dugu, eta Elcano eta bere marinelen balentria anekdota eta detailez beteta dagoenez, erakusketa ibiltari dibulgatibo bat diseinatzen ari gara zure herri edo hirian bisitatu dezazun. Publiko helduari zuzenduta egongo den dokumental bat ere ekoiztu nahi dugu. Zine-dokumentaleko zirkuituetan eta areto komertzialetan proiektatuko da eta nazioarteko zein Euskal Herriko erakunde desberdinekin lanean ari gara. Ikusten duzunez, edukiz eta bizitzaz betetako proiektua da hau, beraz, laster plataforma digital handi batera konektatu ahal izango zara bidaia honen esteka guztiak eskura edukitzeko.

Bai bai… zenbat gauza! Oso ekipaje interesgarria daramagu bodegan!

Guardar

Guardar

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies
%d bloggers like this: