ONGIETORRI GURE ITSASONTZIRA!
Irudikatu dezakezu zure burua itsasontzi batean 3 urte luzez nabigatzen, helmugara iristea lortuko duzun jakin gabe? Ausartuko zinateke? Zer dakizu lehen mundu birari buruz?
Ezagutzen duzu Elcano marinel ausarta? Ontziratu zaitez, etorri gurekin! Itsasoan barrena murgildu gara estreinatu berri dugun blog honen bitartez. Bidaia honetan martxan dagoen proiektu handi baten egunerokoak kontatuko dizkizugu. Proiektu honetako protagonista Juan Sebastian Elcano da, Getariako itsasgizon handia. Magallanesen aginduetara, Elcanok eta beste 239 gizonek etorkizun ezezaguneko bidaia arriskutsu bati ekiteko kemena izan zuten, eta 3 urte beranduago, Elcanok eta beste 17 gizonek baino ez zuten lortu bidaia hura amaitzea. Hala, historiaren parte izatera igaro ziren.
1519an hasi eta 1522an amaitu zen itsas-bidaiak mundua borobila zela frogatu zuen, eta mendebalderantz bidaiatuz gero Molucas uharteetara iristea posible zela ere. Uharte haietan zeuden garai hartako espezia preziatuak, pipelbeltza eta iltzea esaterako. Pentsa… 1969ra arte, gizakia ilargira iristea lortu zuen arte, ez zen Elcanoren egitandi hura bezalakorik gertatu. Duela 500 urte Elcanok abiatu zuen itsas bidaia hura, ilargira egin zen lehen bidaiaren pareko abentura arriskutsua izan zen.
Bidaia hasi da… Zatoz gurekin!