ABENTURAZKO FILM ZIRRARAGARRIA

Krispetekin, gailetekin, zure lagunekin, gurasoen konpainian… bost axola nola baina izugarri disfrutatuko duzu DIBULITOON STUDIOS ekoiztetxean prestatzen ari garen animaziozko film luzearekin.

Altxatu aingurak! Igo belak!

 

Inoiz izan den abenturarik borobilenean ontziratzera goaz. Eta ez dugu arrokeriaz esaten. Egi egia da, hitzez hitz. Historiako lehen mundu birari buruz ari gara. Toki berean hasi eta amaitzen den bidaia zirkularra, baina haren ondoren ezer ez da berdina izango. Historiaren norabidea aldatzeko asmoz timoiari tinko heldu zioten nabigatzaile batzuen kronika da hau. Askok dakiten bezala, Magallanesen aginduetara abiatu zen zen bidaia, baina gutxik ezagutzen duten bezala, Juan Sebastian Elcanok amaitu zuen, historia honetako benetako protagonistak.

Baina zerk bultzatu zituen nabigatzaile hauek tamaina horretako balentria batean murgiltzera? Molucas uharteetara iritsi nahi zuten, espezia eta usain-belarrez betetako paradisura antipodetan. Alabaina, nola iritsi desiratutako lurralde horretara, erruta ezagun bakarra Portugalgo erreinuaren pribilegio esklusiboa izanik? Ba oso erreza, kontrako norabidean nabigatuz. Teorian erreza dirudiena, ez da hain erreza izango praktikan: ekaitzak, gosea, indigenen tribuak eta era guztietako abentura sinestezinak tartekatuko dira gure protagonisten bidean. Sevillako portutik bost ontzi atera ziren. Hiru urte beranduago soilik batek lortu zuen bueltatzea, eta hala, planetaren borobiltasuna frogatu zuen abentura borobil bati amaiera ematea lortu zuen.

Guardar

Guardar

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies
Shares
%d bloggers like this: