GITARRA AKORDEAK ENRIKE SOLINISEKIN ELKANORI BURUZKO FILMAREN SOINU BANDA OSATZEKO
Enrike Solinis musikari eta gitarrista izan da azken artista In Estudioan grabatzen “Elkano, Lehen Mundu Bira” filmearen soinu banda osatu ahal izateko. Solinis, aintzinako musika eta gitarran aditua, gitarra barrokoarekin eta klasiko-romantikoarekin interpretatu ditu Joseba Beristainek konposatutako hainbat musika pieza. Pieza konkretu horiek 1519ko espedizioaren garai errenazentista eta etsai nagusiak ziren portugaldarren pasarteak girotzeko izango lirateke.
Eskerrikasko Enrike!