IÑAKI BERAETXEREN AHOTSA MAGALLANES BIKOIZTEKO
Bagoaz aurrera filmearen bikoizketarekin. Post honetan Magallanesen ahotsa jarriko duen pertsona aurkeztu nahi dizuegu, Iñaki Beraetxe aktorea. Ez da lan erreza izan espedizioko kapitain izan zenari ahotsa jartzea, izan ere, jatorri portugaldarrekoa izanik, Beraetxeren ahotsak kutsu portugaldarra izatea nahi izan dugu. Helburu hori lortzeko, hizkuntza portugaldarrean aditu den Carmen Fernandez Oliván coach-aren laguntza izan du aktoreak.
Bikoizketan In Estudioan burutzen ari gara Kiko Jauregi aktore eta zuzendariaren gidaritzapean. Bere lana da aktore bakoitzaren interpretazioak eta ahotsak pertsonaia bakoitzaren ezaugarriekin bat etortzea. Lan ordu asko ditugu aurretik… 44 pertsonaia desberdin zain daude gure aktoreek ahotsa jarri deizaieten!