DONOSTIA ORFEOIKO JULIA BLASCO SOPRANOAK AHOTSA JARRI DIO FILMEKO MUSIKA PIEZA GARRANTZITSUENETAKO BATI

Atzo Julia Blascorekin, Donostiako Orfeoiko sopranoarekin grabatu genuen In Estudioan. Bakarlari bat behar genuen Joseba Beristainek konposatu duen soinu bandako musika pieza garrantzitsuenetako baterako, eta Jose Antonio Sainz Alfarok Julia Blascoren partaidetza proposatu zigun, ahots garbi eta zoragarri bat Donostiako Orfeoiaren ekarpenari amaiera borobila emateko. Alfaro Julia Blascoren ondoan egon zen grabaketa guztian zehar bere ahotsa zuzentzen. Emaitza oso ederra izan zen.

Aurrera goaz soinu bandaren edizioarekin eta nahasketekin. Laster egongo da amaituta. Irrikitan gaude soinu banda entzuteko eta disfrutatzeko!

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies
Shares
%d bloggers like this: