GABON ZAHAR GAU TAMALGARRIA

Ez mahatsik ez xanpairik. 1520ko gabon zahar gaua, gau tamalgarri eta bakarti bat izan zen uste zutena baino itsaso askoz handiago haren erdian. Lur zati txiki bat bere ere ez bistan, maparik gabe… soilik mendebalderuntz nabigatzen jarraitzeko asmo tinkoa Molucas uharteetara iritsi ahal izateko.

1520ko abenduaren 31n hilabete bat betetzen zen hegoamerikako itsasartea gurutzatu zutenetik. Elcano, Magallanes eta eskifaitik bizirik geratzen ziren marinelak ipar-ekialdeko 25º ½ latitudean zeuden. Hala idatzi zuen Francisco Albok, Trinidad itsasontziko kontramaisuak bere itsasbide koadernoan. Elikagai gutxi geratzen zitzaizkien sotoan, janari freskorik ez, eta gaixotasunek jota ia egunero hiltzen zen marinelen bat. Pigaffettak, espedizioko kronistak, horrela deskribatu zuen egoera:

“Maiz zerrautsa jan behar izaten genuen, eta arratoiak, hain nazkagarriak gizakiarentzat, elikagai delikatua bihurtu ziren, eta dukat erdia ordaintzen genuen arratoi bakoitzarengatik. Baina hori ez zen guztia. Gure zorigaitz handiena gaixotasun arraro baten erasoa zen, hortzoiak handituarazten zituen hortzak bi masailezurretan gainditzeraino, eta gaixoek ezin jan izatea eragiten zuen. Hauetatik hemeretzi hil ziren, haien artean patagón erraldoia eta gurekin zetorren brasilero bat. Hildakoez gain, hogeitabost marinel gaixo genituen eta besoetan, hanketan eta gorputzeko beste hainbat tokitan mina zuten…”

Pigaffetak aipatzen zuen gaixotasuna eskorbutua zen, eta haren jatorria, fruta eta barazkietan dagoen C bitaminaren gabezia. Gaixotasuna ez zen deskribatu bi mende osterarte, beraz, 1520an, itsasontzi haietan, inork ez zekien nola lagundu gaixo zeuden marinelei. Sotoetan zeramaten menbrillo haragia marinel guztien artean banatu izan balute, agian gaixotasunari aurre egin ahal izan liokete, baina elikagai hura espedizioko agintarientzako soilik erreserbatuta zegoen. Ez Elkano, ez Magallanes ezta pilotuetako bat bera ere ez zen gaixotu. Haiek jakin gabe, ziurren, menbrilloa haien osasuna babesten ari zen.

Ziur. Gabon zahar gau hartan marinelek ez zuten ospakizunetarako gogo askorik izan. Hurrengo egunean, 1521eko urtarrilaren 1ean, honakoa idatzi zuen Francisco Albok bere bidaia koadernoan:

“Ipar-ekialdeko ipar-mendebaldeko 4ª, 25ºan. Diego de Peralta hil zen, Victoria itsasontziko marinela, gaixotasunak jota”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies
Shares
%d bloggers like this: