BADATOR LEHEN MUNDU BIRAREN APPa!
Urtea amaitu baino lehen, zure mugikorrean edo tabletean instalatu ahal izango duzu Elcano eta Lehen Mundu Birari buruz prestatu dugun APPa. Errez deskargatu ahal izango duzu Google Play eta Apple Store bidez, eta hala, bidaia epiko hari buruz eta harekin erlazionatutako beste hainbat gairi buruz dituzun ezagutzak probatu ahal izango dituzu. Galdera-erantzunez osatutako joko bat da APPa. Helburua, ahalik eta galdera gehien zuzen erantzutea izango da puntuazio handiena lortzeko. APPa jeisteko proposamena luzatu diezaiekezu zure lagunei edo senideei, eta ondoren, desafioa bota: jolastu eta ea nork lortzen duen puntuazio handiena! Helburua ikastea da, baina nola ez… baita irabaztea ere!
APPak 2 hizkuntzetan jolasteko aukera emango dizu, euskeraz eta gazteleraz, eta 2018an ingelesez ere deskargatzeko aukera izango duzu. Jolasaren funtzionamendua oso erreza da: hizkuntza aukeratu eta “jolastu” botoia sakatu ondoren, erruleta bat martxan jarriko da eta jokuak dituen 4 kategorien artetik bat aukeratuko du aleatorioki: Bidaia, Kulturak, Kontinenteak eta Itsasoak. Bidaia izeneko kategorian, soilik Elcano eta Magallanesen lehen mundu birari buruzko galderak agertuko dira, eta beste hiru kategorietan, galdera orokorragoak. Galdera bakoitzak 3 erantzun posible eskainiko dizkizu, baina laguntza gisa, hiru komodin izango dituzu galdetegi guztian zehar. Baina kontuz! Erantzuna azkar samar erabaki beharko duzu, izan ere, galdera berri bakoitzarekin pantaila aktibatzen den uneoro, denbora-linea bat martxan jarriko da eta erantzuteko geratzen zaizun denbora adieraziko dizu. Gero eta gutxiago falta da… egun gutxi barru jakinaraziko dizugu Elcanoren APPa deskargatu dezazun!