DESKARGATU ELCANOREN APP-AREN LEHEN BERTSIOA!

Prest dago Lehen Mundu Birari buruzko APP-aren lehenengo bertsioa, beraz, jada deskargatu dezakezu. Momentuz euskerazko bertsioa aurkituko duzu Google Play eta Apple Store-n. Egin behar duzun gauza bakarra “Lehen Mundu Bira” idaztea da bilaketen barran, eta berehala ikusiko duzu APParen ikurra zure mugikorraren edo tabletaren pantailan. Deskargatu ezazu eta hasi jolasten! Euskerazko lehen bertsio honetan 20 galderekin osatuta dago 4 kategorietako bakoitza. Onena izan nahi baduzu, abantaila eskuratzen hasi nahi baduzu eta gainontzekoei irabazi nahi badiezu, praktikatzen hasi zaitezke 80 galdera-erantzunekin, izan ere askoz galdera gehiago izango dira laster… 100 galdera kategoria bakoitzean! Baina hori aste gutxi barru publikatuko dugun bigarren bertsioan izango da, eta gainera, galdera berriak APParen gaztelerazko bertsioarekin batera etorriko dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies
Shares
%d bloggers like this: