FILMAREN BACSTAGEA
Arrakasta itzela. Ikasle kuriosoak, umeak, gurasoak, mozorratutako komikzale amorratuak… guztiek jarraitu zuten arreta handiz “Elcano, Lehen Mundu Bira” filmaren atzean izkutatzen diren sorkuntza eta prozesu teknikoaren xehetasun guztiak. Zita Kursaalean izan zen, ComikD-Donostiako Nazioarteko 2. Komiki eta Manga Jaialdian, eta hitzaldia Centa Eskolak eta Dibulitoon Studio ekoiztetxeak antolatu zuten.
Hitzaldiak interes handia piztu zuen, izan ere, zirkulu espezializatuetatik haratago, ezer gutxi ezagutu ohi da animazioko filmeen bacstage delakoari buruz… pertsonaiak ez dira hezur eta mamizkoak izaten eta eszenatokietara ezin izaten da hegazkinez bidaiatu. Beraz, animazioko zinearen glamourra enkapsulatuta geratzen da ordenagailuen eta 3D/2D programen barruan. Haiek lortzen dute sortzaileen buruaren barruan dagoenari bizitza ematea. Larunbatean Kursaalean hezi horiek apurtu eta jendeak gertutik ezagutu ahal izan zuen animazioko zinearen artea eta lanbidea.
Angel Alonso zuzendariak, 2019an estreinatuko den filmak daraman martxa onaren berri eman zuen. Datorren urtean iritsiko da zinema aretoetara, lehen mundu biraren hasieraren 500. urteurrenarekin bat eginez. Arkaitz Alastueyk eta Gonzalo Amilburuk, Centa eskolako irakasleak eta Dibulitoon Studioko profesionalak, pertsonaien prozesu sortzaileari eta teknikoari buruz hitzegin zuten, hau da, paperezko bozetotik animazio digitalerainoko ibilbidea azaldu zuten.
Larunbateko hitzorduari buruzko argazki batzuk uzten dizkizuegu hemen, eta baita Gaur Egun albistegiak eskeini zion tartearen bideoa ere bai!