KRONIKA CARTOON MOVIE 2018TIK

3 egun bizi-biziak izan dira Bordelen. Joan den asteazkenean iparralderunzko norabidea hartu genuen Akitania Berriko hiribururantz “Elcano, Lehen Mundu Bira” filma aurkezteko Cartoon Movie 2018an, europar animazioaren hitzordu garrantzitsuenean. Aurtengo edizioan hautatuak izan diren 60 proiektuetatik, gureari egokitu zitzaion lehena izatea aurkezpenen errondan, ostegunean lehenengo orduan. Sektoreko 200 bat profesional gerturatu ziren aurkezpenaren salara, eta han, Jone Landaluzek eta Maider Eguesek filmaren detaileak azaldu eta pertsonaia nagusiak ezagutzera eman zituzten. Helburua da planetaren lehenengo zirkumnabigazioaren abentura handia eta Elcanoren izena ezagutzera ematea, eta horretarako, munduko zine areto kopuru ahalik eta handienean proiektatua izan dadila. Ricardo Ramon, filmaren ekoizle eragilea, Burdeosera etorri zen ere aurkezpenean egoteko eta Europako txoko desberdinetan une hauetan ekoizten ari diren beste animazioko proiektuak ezagutzeko.

¡Cartoon Movie 2018an bizi izan ditugun hainbat uneren argazkiak uzten dizkizuegu!

    

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies
Shares
%d bloggers like this: