ALEGIAZKO ERREALITATEA FILMEKO ESZENATOKIETARA BIDAIATZEKO
Gaurkoan batek baino gehiagok bidaiatu ahal izan du “Elcano, Lehen Mundu Bira” filmaren eszenatokietara alegiazko errealitateari esker. FICOBAn burutu den Krea Bidasoa 2018 ferian izan da, Ekintzailetza, Berrikuntza eta Sormenari eskeinitako ferian.
Alegiazko errealitate betaurrekoak jarri dituzten pertsona guztiek bidaia egin dute Pazifikotik haratago eta Brasil, Cebú eta Tidorreko jauregiko sala handia ezagutu dute. Baita Sevillako moila ere, 1519an espedizioko bost itsasontziak atera ziren tokia.
Datorren urterako prestatzen ari garen animazioko filmaren lokalizazioetako batzuk dira horiek, Elcano eta gainerako pertsonaiek mila abentura bizi izango dituzten tokiak alegia.
Dena dela, alegiazko errealitatezko eszenatoki gehiago prestatzen ari gara. Denbora gutxi barru Victoria itsasontziaren barrura sartu ahal izango dugu eta bertako kamaroteetatik zehar ibili. Teknologia berri honek eskaintzen digun esperientzia txundigarria!