ELCANO, FILMAX ETA BARTON: BANAKETA BOROBILA
Elcano, Filmax eta Barton elkarrekin eta arrakastaz paseatu dira Zinemaldiko alfombra gorritik…
Elcano, Lehen Mundu Bira animazioko filma eta Barton eta Filmax banatzaileak, elkarrekin eta arrakastatsu paseatu dira Zinemaldiko alfombra gorritik. Donostian urtero ospatzen den hitzordu zinematografikoa aprobetxatuz, bi banaketa enpresen arduradunek eta filmaren ekoizpena burutzen ari den Dibulitoon Studiok, luzemetraiaren nazio mailako banaketaren detaileak hitzartu dituzte. Animazioko luzemetraiak, historiako lehen zirkumnabigazioaren epopeia jasotzen du.
Filma 2019an estreinatuko da euskeraz eta gazteleraz… bai bai… ¡oraindik pixka bat falta da!… baina Elcano, Magallanes eta gainerako animazioko pertsonaiak motorrak berotzen doaz zinema-areto mordo batean sartu eta haien abenturekin txunditu zaitezen.