AINGURAK PREST! PASAIA BISTAN!

Aingurak prest! Pasaia bistan! Abiatu da Pasaia Itsas Festibala, hurrengo astelehenera bitartean ospatuko den itsas topaketa handia. 100 itsasontzi tradizionaletik gora elkartuko dira Pasaiako uretan, arraunekoak nahiz beladunak, handia eta txikiak.

Pasaiako portua hasi da itsasontzi hauetako askori harrera egiten, esaterako, Britainia Handiko “Kaskelot” belauntzi ikusgarria atzo iritsi zen. Berrogeitasei metro luze eta hiru masta. Belaontziak garaiko hainbat filmetan parte hartu du. Atzerapenez iritsiko dela dirudien itsasontzia “L´Hermione” fragata da, festibaleko itsasontzi izarra. Portugaleko Algarvetik Pasaiarako bidean, denboralearen ondorioz motor bat apurtu eta atzo Vigon geldialdia egin behar izan zuen. Hala ere, antolatzaileek uste dute fragata frantziarra Pasaiara iristeko gai izango dela festibala amaitu baino lehen.

Kontzertuak, bisita gidatuak, gastronomía, txiki nahiz nagusientzako ekintzak… Pasaia jai handia izango da datozen egunetan itsasoarekiko eta itsasontziekiko maitasunari omenaldia egiteko. Momentu hunkigarrienetako bat bihar iritsiko da 19.00etan, Pasaiara iristen ari diren 100 itsasontziek festibala zabaltzeko egingo den paradan guztiek batera parte hartzen dutenean.

Zorte on Pasaia eta haize onak! Esteka honetan aurkituko duzu festibalari buruzko informazio guztia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies
Shares
%d bloggers like this: