ERAKUSKETA UNTZI MUSEOAN: INOIZ GAUZATU EZ ZEN MONUMENTUA

Duela ia 100 urte, data hauetan, Donostian egoitza zuen batzorde bat, Lehen Mundu Biraren 400. urteurrena ospatzeko prestaketa lanetan ziarduen. Juan Sebastian Elkano nazioartean ezezaguna zela jakitun, batzorde horrek 1920an  lehiaketa bat antolatu zuen Getariako San Anton mendiaren tontorrean monumentu handi bat eraikitzeko asmoarekin. Miguel Martín Fernández de la Torre arkitekto arrazionalista kanariarrak gauzatu zuen proiektu irabazlea, bere anaia Néstor, pintore modernista eta sinbolistarekin elkarlanean, baina proiektua ez zen inoiz gauzatu.

Hala ere, oraindik kontserbatzen da omenezko monumentu-proiektu horren plano eta figurazioen bilduma, eta Untzi Museoak bilduma hori ezagutzera eman du erakusketa interesgarri baten bidez. Erakusketa 2018ko otsailaren 18ra arte bisitatu daiteke. Hamarkada luzetan obra horiek ahaztuta egon ziren, abandonatuta. Kalte larriak jasan zituzten, eta batzuk lapurtu ere egin zituzten. Obra gehienak orain bost urte aurkitu ziren, eta jatorrizko handitasuna berreskuratu dute Getariako Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin sustatutako zaharberritze zorrotz bati esker.

Erakusketari buruzko informazio gehiago aurkituko duzu esteka honetan. Animatu zaitez!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies
Shares
%d bloggers like this: