EUSKAL BARROKENSEMBLE KURSAALEAN

Ahal izango balute, Elcano eta bere lagunak gustora asko joango lirateke Donostiako Kursaalera hurrengo domekan, ekainaren 3an, aintzinako musika sortzen duen Euskal Barrokensemble taldeak Kursaalean eskainiko duen kontzertura.

Elkanoren irudi unibertsalean eta bere garaian oinarrituz, Enrike Solinisek eta bere taldekideek euskal nabigazioaren Urrezko Aroko kantu eta dantzen musika errepertorio berezia sortu dute, kontinente desberdinetako ahozko tradiziozko musika eta testuak aztertuz. Orfeoi Txiki Abesbatzako gazteek berriz, ahotsa eta tonua jarriko diete aintzinako testuei.

Duela egun gutxi, EITB KULTURA TRANSIT saioak erreportaia eskeini zion taldearen ibilbideari, taldekideei eta bere etorkizuneko asmoei. Hemen ikusi dezakezu.

Hitzordua Kursaalean izango da 19.00etan eta sarrerak jada salgai daude. Animatzen zara?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies
Shares
%d bloggers like this: