ALBAOLAK VICTORIA ONTZIAREN ERREPLIKA ERAIKIKO DU

Albaola Itsas Kultur Faktoriak Victoria ontziaren erreplika eraikiko du, Elcanok eta beste 17 marinelek historian lehenengo aldiz munduari bira eman ondoren 1522an, Sevillara itzuli ziren ontzia hain zuzen.

Duela egun gutxi ezagutu genuen albistea da eta poz handia eman digu. Gaur egun badira Victoria ontziaren hainbat erreplika baina proiektu berriaren arduradunek adierazi duten bezala, “imaginaziotik sortutako eraikuntzak dira edo garaiko errepresentazio grafikoetatik eratorriak, hau da, mende hartako ikonografiatik”.

XVI. mendeko Victoria ontziarekiko ahalik eta berdintsuen eta zehatzen izan dadin, ebidentzia zientifikoetan oinarrituko da Pasaiako Albaola itsas faktorian eraikiko den ontzia, eta horretarako ikerketa prozesua abiatu dute eraikuntza planoak diseinatzeko eta ondoren, lanean hasi ahal izateko. Lehen ikerketa etapa oso zorrotza izango da eta horregatik beste herrialde batzuetako adituekin lan egingo dute ahalik eta adostasun zientifiko zabalena lortzeko. Abian den ikerketa zientifikoa Albaolak eta Untzi Museoak antolatu duten nazioarteko kongresuan emango da ezagutzera irailean burutuko diren Donostiako EHU-UPVren Udako Ikastaroen baitan

Albiste pozgarri honen informazio zabalagoa aurkituko duzu esteka hauetan!

http://www.albaola.com/eu/site/berriak/191/victoriaontzia

http://untzimuseoa.eus/eu/ikerkuntza/kongresua

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies
Shares
%d bloggers like this: