SOINU HAU DUTE CEBUKO ETA TIDOREKO HIZKUNTZEK
Gaurkoan, oso urruneko bi hizkuntzen zolitasuna ezagutzeko gonbita egin nahi dizugu. Elkano eta gainerako marinelek hizkuntza hauekin topo egin zuten mundu biraren espedizio handian zehar. Beraz, bi audio fitxategi dituzu hemen Cebuko hizkuntzan hitzegiten duen Karmele Sagastasoloaren ahotsarekin, eta Tidoreko hizkuntzan hitzegiten duen Anita Ganthmirenarekin.
CEBUKO HIZKUNTZA:
TIDOREKO HIZKUNTZA:
Bi lagun hauek eskuzabalki lagundu digute pelikularen gidoiko sekuentzia batzuk euren hizkuntzetara itzultzen, eta erreferentzia gisa, lokutatu egin dituzte irailean filmearen bikoizketa egingo duten bikoiztaile profesionalek eredu gisa euki ditzaten.
Espedizioko marinelak Pazifikoan zehar egin zuten itsasaldi luze eta penagarriaren ondoren Cebu uhartera iritsi zirenean, bertako indigenek hango hizkuntzan egin zieten harrera. Cebu gaur egun Filipinasen dago eta cebuera Bisaya-hizkuntzen familiako bat da. Gutxi gora behera, 21 milioi pertsonek hitzegiten dute.
Tidoreko hizkuntza berriz, marinelak Molukak uharteetara iritsi zirenean entzun zuten hizkuntza da, hain zuzen ere, espezia preziatuen uhartean hitzegiten zuten hizkuntza. Papuako Hizkuntzen familiak dituen 780 hizkuntzetako bat da Tidorekoa.
Zalantzarik gabe, hizkuntza guztiak bezala, cebuera eta Tidoreko hizkuntza aldatuz joan dira urte guzti hauetan zehar, XVI. menditik gaur egun arte… Ziur orain dela 500 urte ez zutela zolitasun berbera! Hala ere, Karmele Sagastasoloak eta Anita Ganthmirek egin diguten itzulpena eta lokuzioa, toki horietako gaur egungo hizkuntzan egin dituzte. Oso soinu polita dute… baina momentuz ez dizugu argituko zer esaten duten!