GRABAKETA EGUN BIZIAK EUSKADIKO ORKESTRA SINFONIKOAREKIN
Amaitu ditugu Elkano filmearen Jatorrizko Soinu Bandaren grabazioak Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin, Fernando Velazquezen zuzendaritzapean. Esperientzia ahaztezina izan da.
Lanordu asko izan dira eta EOSkoko musikariek onena eman dute Joseba Beristainek sortutako musika ezinhobeto entzun zedin… eta horrela izan da. Bibolinak, txeloak, kontrabaxuak, trompetak, klarineteak, tromboiak… Elkanoren animazio filmak bere abenturaren neurriko musika izango du. Joseba Beristainek soinez soin lan egin du Fernando Velazquez eta bere taldearekin egun hauetan zehar. Astelehenean hariak grabatu zituzten, asteartean haize-instrumentuak eta perkusioa. Azken nahasketa digitalki egingo da.
Fernando Velazquezek bere talde tekniko osoa ekarri zuen grabazioa burutzeko: Marc Blanes, Alfred Tapscott eta Jaime Gutierrez.
Eskerrikasko denei!