JOSE VERA ANDALUZIARRAK BIZIA EMAN DIO “PAKO”RI, FILMEKO PERTSONAIA NAGUSIETAKO BATI
Jose Vera aktorea Malagatik Donostiaraino etorri da Pacori, animazio filmeko pertsonaia alai eta jatorrenetako bati ahotsa jartzeko. Paco esperientzia handiko marinela da, itsasoan zaildua, eta oso garrantzitsua izango da Elkanorentzat planeta guztiko itsasoetan barrena egiten duten abentura arriskutsuan zehar. In Estudioan eta Kiko Jauregiren zuzendaritzapean, pertsonaiari bizia ematea lortu dute Jose Verak eta bere azentu andaluziar ederrak.