INDUSTRIA SORTZAILEEN 6. JARDUNALDIA IRUN FACTORY-N

Joan den ostiralean Irun Factory-ren egoitzara hurbildu ginen “Elkano, Lehen Mundu Bira” filmeko hainbat pertsonaiarekin eta Yoko eta bere lagun Vik, Oto eta Mairekin. Bitamine Faktoriak eta Irungo Udalak gonbidatuta, Industria Sortzaileen 6. Jardunaldian parte hartu genuen beste 5 enpresekin batera. Han, gure proiektuen sormenaren eta berrikuntzaren inguruan izandako esperientziak jendaurrean azaldu eta erakutsi ahal izan genituen.

Jardunaldiak goizeko 10.00etan zabaldu zituen bere ateak. Jende ugari gerturatu zen bildutako enpresen inguruan interesa azaltzera, bereziki sormenaren alorreko gradu edo ikasketak burutzen ari diren gazteak. Ikasleek informazio zehatza eskatu zuten enpresa bakoitzaren jardunari buruz edo han aurkeztu genituen proiektu motetan profesionalizatu ahal izateko espezializazio aukerei buruz. Gazte asko hurbildu zitzaizkigun animazioa ikasteko formazio zentruei buruz galdetzera eta jakingura handia erakutsi zuten ekoizten ari garen lehen mundu biraren filmearen sormen prozesuaren eta haurrentzako Yoko telesailaren inguruan.

Jardunaldia gurekin partekatu zuten enpresak honakoak izan ziren: Deriva Sailmaikers, itsas ehun erabiliak hartuta produktu berriak ekoitzen dituen enpresa; birziklatutako paletez landutako vintage eta industria estiloko altzariak saltzen dituen Eureka Reziklarte; maila goreneko eskulanak saltzen dituen Hartea; Muebles Lufe altzairu enpresa, eta azkenik, Undermount kultura haztegia.

   

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies
Shares
%d bloggers like this: