ELKANOREN LEHORRERATZEAREN ANTZEZPENA HURRENGO ABUZTUAREN 7AN IZANGO DA

Hurrengo abuztuaren 7an Getariak berriro omenduko du Juan Sebastian Elcano 1922tik hona, lau urtetik behin egiten den antzezpen historikoaren bitartez.

Atzoko prentsaurrean, antolatzaileek hainbat berritasunei buruzko argibideak eman zituzten aurtengo antzezpenarako. Esaterako, Elcano eta gainerako marinelak Victoria itsasontziaren erreplikan iritsiko dira Getariako portura. Victoria itsasontzia 1519an Sevillatik atera ziren bost itsasontzietako bakarra izan zen munduari bira ematen eta Elcanoren gidaritzapean espedizio hura amaitzen. Gainera, nahi duen orok, erreplika bisitatu ahal izango du, izan ere, Getariako portuan egongo da abuztuaren 3tik 8ra.

Beste berritasunetako bat antzezpena zuzenean jarraitzeko egongo den aukera izango da. 17.00tik 19.15era gutxigorabehera, Getariako frontoian jarriko den pantaila erraldoiaren bidez nahiz ETBk zuzenean egingo duen retransmisioaren bidez ikusi ahal izango da Elcanoren antzezpena.

Elcanoren papera beteko duen getariarra berriz, Iñigo Isasti izango da aurten lehenengo aldiz. Atzoko prentsaurrean ere, bozketa bitartez aukeratuak izan diren tripulanteak eta bost kontinenteetako ordezkariak aurkeztu ziren.

Antzezpena hiru zatitan banatuko da. Lehenengoan Elcanoren iritsiera San Lucar de Barramedara gogoratuko da, eta flota guztia Victoria itsasontziari harrera egitera aterako da ondoren San Salvadorreko elizara abiatzeko. Bigarren zatian, Carlos Vak armarria eskainiko dio Getariako marinelari, hain zuzen, munduaren esfera duen armarri berezia. Ondoren, Elcano elizatik aterako da karroza batean. Karroza horretan, bost kontinenteetako ordezkariak diren gazteak egongo dira ere, eta Kale Nagusira abiatuko dira Elcanoren omenez 1922an altxatutako monumenturaino. Han Carlos Vak ongietorria egingo dio. Azkenik, herriko udaletxera abiatuko dira eta han, herritarrek Elcanoren ereserkiak abestuko dute.

Atzo, antzezpenaren kartela aurkeztu zen ere prentsaurrean. XVI mendeko itsasontzi baten oihalak agertzen dira bertan, eta barruan, Aiako Laurgain Jauregian aurkitu zen Juan Sebastian Elcanoren idatzia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies
Shares
%d bloggers like this: