TORDESILLASKO ITUNA

Zergatik nabigatu zuten mendebelderuntz?

Alejandro VI. aita santuaren arbitrajepean 1494an sinatu zen itunaren bidez, marra zuzen bat ezarri zen polotik polora munduaren mapan, banaketa garbi eta  zehatz bat. Marra Cabo Verdeko uharteetatik 370 legoa mendebaldera ezarri zen. Seinale hura erreferentzia hartuta, ekialdeko hemisferioan esploratutako, okupatutako eta konkistatutako guztia Portugalgo koroarentzat izango zen, eta mendebaldeko hemisferiokoa, Gaztelakoarentzat. Hori izan zen Mundu Berriaren eta Ozeano Atlantikoaren zonaldeak banatzeko erabaki zen modua, non potentzia bakoitzak eskubide esklusiboak izango zituen bere koroarentzat.

Cantino planisphere

Garai hartan jada jakina zen mundua borobila zela, eta norabide batean zein bestean nabigatuz, ekialderuntz zein mendebalderuntz, leku berdinera iritsi zitekeela. Baina Gaztelako koroak Molucas uharteak bereganatu nahi bazituen, marra hartatik mendebalderuntz abiatuz burutu behar zuen bere konkista, beraz, helburua ez zen soilik haraino iritsi ahal izatea, haraino nondik iristea baizik. Hura izan zen beraz, Magallanesek mendebaldeko norabidea hartzeko arrazoia. Bidaia oso arriskutsua zen, izan ere, garai hartan ez zegoen oraindik zonalde horren nabigazio kartarik. Hala, espedizioak uste baino erruta askoz luzeagoarekin topo egin zuen. Mundua uste zutena baino askoz handiago zela konturatu ziren. Ozeano batetik bestera eramango zituen itsasartea aurkitu eta zeharkatu ondoren, hilabeteak pasa zituzten lurra ikusi gabe. Pazifikoaren dimentsioa haien kalkuloetatik haratago zegoela ohartu ziren.

Etxera bueltatzeko ordua iritsi zenean, Elcanok erabaki zuen ez zirela etorri ziren bide beretik itzuliko. Luzeegia eta arriskutsuegia zen. Magallanes hila zen ordurako, eta getariarra espedizioaren buru zen. Geratzen zen itsasontzi bakarra, Victoria, erruta portugaldarretik eramango zuela erabaki zuen. Hala, mendebalderuntz nabigatzen jarraitu zuen, ordurarte bezala, eta irteeraren egun hartatik 3 urte betetzen zirenean, Sevillara iristea lortu zuen. Historiako lehen zirkumnabigazioa burutu berri zuen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies
Shares
%d bloggers like this: