SOINU BANDA_ELKANO ETA SAMAR
Bideo berri honetan Joseba Beristainek egin duen konposaketa lan bikaina jaso dugu berriz. Euskadiko Orkestra Sinfonikoa Fernando Velazquezen zuzendaritzapean joan den urteko irailean burututako grabaketa sesioetan gogor lanean ikusi daiteke Elkano eta Samar musika pieza interpretatzen. Abentura handienak tamaina bereko soinu banda behar duelako! ESTREINALDIA UZTAILAK 5!