PREMIERE EGUN HANDIA VICTORIA EUGENIAN

Angel Alonsok zuzendu eta Dibulitoon Studion ekoiztutako “Elkano, Lehen Mundu Bira” animazio filmaren urteetako lanaren ondoren, gaur aurkeztu da jendaurean Victoria Eugenia antzokian. Asko izan dira Dibulitoon Studioko lankideekin hain momentu berezia partekatzera hurbildu diren lagunak. Agintari ugari hurbildu da ere premierrera uztailaren 5ean estatu osoko zinematan estreinatuko den filmeari babesa ematera.

Hitzordua 18.30etan hasi da photocall batekin. Gonbidatuek alai pausatu dira kamara aurrean eta 19.00etan filmaren emanaldia izan da bere jatorrizko hizkuntzan, euskaraz. Premierraren ospakizunari amaiera borobila emateko, Victoria Eugeniako terrazan koktail bat zerbitzatu da. Une ezinhobea proiektu polit eta luze honetan parte hartu duten lagun eta lankideekin oroitzapenak partekatzeko.

Milesker guztioi!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies
Shares
%d bloggers like this: