NIRE ESPERIENTZIA DIBULITOONEN

Nire izena Sara da, 14 urte ditut eta Hendaiako Irandatz eskolako bigarren hezkuntzako ikaslea naiz. Ikasturte honetan, azkena izanik, ikasleei eskatu digute lan-praktika batzuk egitea lan-mundua ezagutzeko. Beraz, Dibulitoon Studioko lantalde guztiarekin astebete egoteko aukera izan dut. Dibulitoon Studio Irunen dago eta animazioko filmak egiten dituzte bertan. Onartu beharra dut nahiko urduri nengoela, baina lankide guztiak ezagutu ondoren, oso gustora egon naiz eta ia familian bezala sentitu naiz. Primeran hartu naute estudioan.

Pelikula bat hasiera-hasieratik sortzearen magia erakutsi didate, detaile bakoitzaren garrantzia, ideia bakoitza, laguntza bakoitza… Erabat harritu nau segundu bakarrean 24 irudi daudela jakiteak! Zinean “fotograma” deitzen zaie. Harrigarria da, ez? Pentsatzen badugu filme batek gutxi gora behera ordu t’erdiko iraupena duela, orduan 129.600 irudi desberdin dira…

Orain, duela 500 urte izan zen lehen mundu birari buruzko pelikula bat sortzen ari dira. Nik, pertsonalki, Magallanes ezagutzen nuen, espedizioko kapitaina, baina Elcano ez zitzaidan ezaguna egiten. Dibulitoonen kontatu didate Elcano Getariako marinel bat izan zela. Tamalgarria da bere izena hain ezezaguna izatea, izan ere, Elcanok lortu zuen bidaia arriskutsi hari amaiera ematea Magallanes bidaian zehar hil zenean. Txunditu nauen beste gauza bat izan da historian benetan gertatu zen pasarte bat kontatzen duela pelikulak, eta hala, familia osoarentzako abenturazko filme zirraragarria bihurtuko da.

Izugarri maite dut margotzea (arkatzarekin batez ere), horregatik marrazki batzuk egin ditut pelikularen estiloan eta gaian oinarrituz. Asko harritu nau ere filmerako sortu behar izan dituzten 100tik gorako pertsonaien kopuruak.

Sara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies
Shares
%d bloggers like this: