MALAGAKO FESTIBALEAN PROIEKTATUKO DA LEHEN ALDIZ “ELKANO, LEHEN MUNDU BIRA” ANIMAZIO FILMA!

Martxoaren 23an Malagako 22 Festibalak Angel Alonsok zuzendu eta Dibulitoon Studiok ekoiztutako “Elkano, Lehen Mundu Bira” filma lehenengo aldiz proiektatuko du jendaurrean gazteleraz bikoiztutako bertsioan. Estreinaldi komertziala berriz, uztailaren 12an iritsiko da estatu osoko zine aretoetara. Publiko familiarrari zuzendua, filmea planetaren lehen zirkumnabigazioaren abenturan oinarrituta dago, Fernando de Magallanesen buruzagitzapean hasi eta Juan Sebastian Elkanok amaitutako espedizioan.Estreinaldiak lehen mundu biraren V. mendeurrenarekin bat egiten du.

 

Ingeles hizkuntzara bikoiztutako bertsioa ere, “Elcano & Magellan, The First Voyage Around the World”, Filmax Internationalen eskutik proiektatuko da Spanish Screenings deritzon MAFIZ, Malaga Festival Industry Zone merkatuan. Estatuko zinemaren promozio eta salmentarako nazioarteko plataforma gisa sortua, Spanish Screenings programako proiekzioek MAFIZen nukleoa osatzen dute eta mundo osoko erosle eta festibaletako programatzaileei harrera egiten die.

“Elkano, Lehen Mundu Bira” publiko familiarrari zuzendutako animazio luzemetraia da eta historiako abentura zirraragarrienetako batean inspiratua dago, hain zuzen 1519an Sevillan hasi eta hiru urte beranduago toki berdinean amaitu zen bidaia zirkularrean. Abentura harek mundua borobila zela frogatu zuen lehenengo aldiz gizateriaren historian. 1519an 240 gizon atera ziren Sevillatik 5 itsasontzitan. Soilik batek lortu zuen bueltatzea hilzorian zeuden 18 gizonekin. Gaztelako erreinuak finantziatutako espedizio hartako protagonista nagusiak Fernando de Magallanes portugaldarra eta Juan Sebastian Elkano euskalduna izan ziren, misioa amaitzea lortu zuen itsasgizona, alegia.

Ezagutzen diren gertakari historikoetatik eta pertsonaietatik abiatuz, Angel Alonso zuzendariak animazio filme zirraragarria sortu du, ikusle gazteen begientzako sortua, familian disfrutatzeko. Gosea, hotza, ekaitzak, gaixotasunak, traizioak… eta baita umorea eta maitasuna ere. 90 minutu abenturazko klasiko baten osagarri guztiekin. Aipamen berezia merezi du urak, planeta osoko itsasoetatik barrena egindako bidaian etengabe presente dagoen elementuak. Olatu erraldoien forman, hego hemisferioan izotz forman edo lasai eta geldi Pazifikoaren erdian. Ura protagonista bat gehiago da filman eta ikuslearen bidelagun bihurtzen da animazio pelikula osoan zehar.

Angel Alonso (Pasaia, Gipuzkoa, 1967) animazioko zineman eta efektu berezietan espezializatutako zuzendaria da. Zientzia-fikziozko zinemaren maitale amorratu gisa, 1991an Dibulitoon Studio sortu zuen Irunen Ricardo Ramón ekoizlearekin batera bere istorio propioak ekoiztu eta zuzentzeko. Bere ibilbide profesionalean zehar beste bi luzemetrai zuzendu ditu, Ametseko lapurra, Animazio Film Onenaren Goya sarietarako izendatua 2000. urtean eta bere osotasunean 3Dn egindako estatuko lehen animazio filmeetako bat, eta Mystikal 2011. urtean, benetako aktoreekin 100%ean kroman filmatutako estatuko lehenengo filma. Teresa eta Galtzagorri (2017), Dixie eta matxinada zonbia (2014), Haritzaren bihotza (2012), Aita, zonbie bat naiz (2003), Cristobal Molón (2007), SuperTramps (2005) eta Glup (2004) dira zuzendari tekniko bezala Dibulitoon Studiorekin sinatu dituen beste lanetako batzuk. Dibulitoon Studio SL nazio barruan zein nazioartean ospe handiko ikus-entzunezkoen ekoiztetxe independiente bat da 1991an sortua. Irunen kokatua dago eta gaur arte, errekonozimendu anitzak jaso dituzten 11 luzemetrai ekoiztu ditu.

“Elkano, Lehen Mundu Bira” filmaren gidoia Jose Antonio Vitoriak eta Garbiñe Losadak sinatu dute. Joseba Beristain soinu bandaren egilea da. Musika, sinfonikoa ia erabat, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren eskutik Fernando Velazquezen zuzendaritzapean eta Donostiako Orfeoiaren 90 ahotsekin Jose Antonio Sainz Alfaroren gidaritzapean. Enrike Solinisek ere, aintzinako musikan eta gitarran aditua, parte hartu du soinu bandan bere errepertorioko konposizio batzuk filmerako egokituz eta Beristainek sortutako musika pieza jakin batzuk gitarra mota desberdinekin interpretatuz.

La Oreja de Van Gogh taldeak urrezko amaiera eman dio luzemetraiari “Haizeaz fidatu” kantuarekin, musika pieza inspiratzaile eta freskoa. Donostiako taldeak filmearen jatorrizko kantua sortu du getariako marinel Juan Sebastian Elkanori omen eginez, mendebalderuntz nabigatzen jarraitzeko erabakia hartzearen ondorioz, historiako lehen zirkumnabigazioa posible egin zuen gizonaren balentria aitortuz.

“Elkano, Lehen Mundu Bira” filma euskal ekoizpen bat da eta Eusko Jaurlaritza, Espainiko Kultura-Ministerioa, ETB, TVE eta Ibermedia Programaren babesa eta finantziazioa izan du.    V Centenario 1º Vuelta al Mundo komisioak, interes bereziko proiektu izendatu du, eta Mundubira 500 Elkano Fundazioak filmeari babesa eta laguntza emango dio promozioan eta zabalkundean.

Barton Filmsek luzemetraiaren jatorrizko bertsioaren banaketa egingo du EAEn eta baita Ipar-Zonaldean ere. Filmax gaztelerazko bertsioaren banaketaz arduratuko da gainerako zonaldeetan. Nazioarteko salmentak Filmax Internacionalek kudeatuko ditu filmea mundu mailako zinema merkatu eta festibal garrantzitsuenetara eramanez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies
Shares
%d bloggers like this: