MAGALLAES ITSASARTEAREN AURKIKUNTZA

38 egun behar izan zituzten itsasartea ekialdetik mendebaldera zeharkatu eta bere 565 kmak nabigatzeko. 1520ko urriaren 21an barneratu ziren eta aurkikuntza erraldoia izan zen. Jada ezagutzen zuten ozeanotik, Atlantikotik, ozeano berri batera iritsi ahal izatea ahalbidetuko zien aurkikuntzak. Magallanesek itsasartearen existentziaren susmoa zuen eta ez zuen amore eman aurkitu arte. 1519an Brasilera iritsi zirenetik, kostaldearen ondotik hegoalderuntz nabigatuz joan zen bidean aurkitzen zituen itsas-sarreretara sartuz eta esploratuz. Azkenik, ia urtebete beranduago, bi ozeanoak elkartzen zituen itsasarte labirintikoa aurkitu zuen. Hari esker, Moluketara iritsi ahal izango zen bide berri batetik.

Itsasartearen aurkikuntza albiste pozgarria izan zen eskifaiarentzat, baina bere nabigazioa oso korapilotsua izan zen. Paisaia triste eta hotza aurkitu zuten, landaredi pobrea, haitz idor eta biluziez zipriztindua. Barneratu eta denbora gutxira, itsasartea bi kanaletan banatzen zela ikusi zuten. Magallanesek kanaletako bat esploratzera bidali zituen Victoria eta San Antonio itsasontziak eta berak bestetik jarraitu zuen Trinidad eta Concepción ontziekin. Egun gutxiren ondoren toki berdinean elkartzeko konpromezua hartu zuten. Miaketa egin ondoren, Victoria itsasontzia adostutako tokira itzuli zen baina San Antonio ontzia gehiago urrundu zen bere miaketa lanetan eta beranduago itzuli zen elkargune puntura. Ez zituen beste 3 ontzian aurkitu eta aukera aprobetxatu zuen desertatu eta Espainiara itzultzeko. Hala, 3 ontzi baino ez ziren geratu espedizioan. Traizio horrek min handia egin zion Magallanesi, izan ere, edukiera handieneko ontzia galtzen zuen eta baita haren sotoan zihoan elikagai piloa.

Pigaffetak bere bidaia koadernoan idatzi zuenez, itsasartea nabigatzen zeudenean su handiak ikusi zituzten urertzetan. Ke asko botatzen zuten eta horregatik, “Tierra de Fuegos” izenarekin bataiatu zuten lurralde hura. Suak bertako aborigenek piztutakoak ziren. Bere erritual magikoak egiteko pizten zituzten, eta horretarako, zonalde hartako lurrek jariatzen zuten gas naturala probesten zuten.

1520ko azaroaren 28an, 3 itsasontziak Pazifikora iritsi ziren azkenean. Ozeano berri bat parez-pare zabaltzen zen haien aurrean. Ez zuten bere hedadura ezagutzen, ez zen garaiko mapetan agertzen. Egun hartan espedizioko etapa gordinetako bat hasi zen, izan ere, deskubritu berri zuten ozeano haren tamaina uste zutena baino askoz handiagoa zen.

Pigafettak itsasartearen marrazki hau egin zuen espedizioan zehar

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies
Shares
%d bloggers like this: