KRONIKA EFM 2018TIK
Hauek dira gure lankide Jone Landaluzek Berlinetik, EFM 2018tik, bidali dizkigun argazkietako batzuk!
Jone Landaluze, “Elcano, Lehen Mundu Bira” filmeko Ekoizle Eragilea, Berlinen dago egun hauetan Filmax Internationalekin Elcanoren animazioko filma promozionatzeko European Film Market-en. Zinemako edukietan espezializatutako azoka hau. Europako garrantzitsuenetako bat da eta Berlinale festibalarekin batera ospatzen da.
Bingen Zupiria, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua ere, Berlinen dago Euskal Herritik haraino joan diren zinema proiektuei eta profesionalei babesa emateko, hain zuzen ere, Basque Audiovisual markaren pean.
Berlinetik, Jonek kontatu digu jendaurrean aurkeztu zen Elcanoren filmaren teaserrak arrakasta itzela izan zuela, eta Elcano eta Magallanesen historiak interés handia piztu zuela proiekzio-salan eta baita European Film Market-eko standetan.