IBILBIDEAREN EGUNEROKOAK JASOTZEN DUEN MAPA

Erreminta benetan interesgarria ezagutu berri dugu: Google Maps eta Google Earth-en bitartez, Magallanes eta Elcanoren ibilbidearen egunez-eguneko datuak jasotzen dituen mapa. Argazkietan klik eginez, mapara joango zara!

  

Mapak espedizioaren eguneroko posizioak jasotzen ditu markagailuen bidez. Markagailuetan klik eginez, leiho bat zabaltzen da. Leiho horretan Francisco Albok, Trinidad itsasontziko kontramaixu zenak idatzi zuen Derroteroaren jatorrizko testuak irakurri ditzakezu. Espedizioak iraun zuen bitartean, Albok ia egunero hartu zituen itsasontzien posizioei buruzko oharrak, eta bide batez, itsasontzitik ikusi eta bertan bizi zuenari buruzko kontakizunak idatzi zituen. Bidaia luze hura amaitu zuten 18 gizonetako bat izan zen Albo, eta horri esker ezagutzen dugu bere Derroteroa, abentura ahaztezinaren nondik-norakoak ezagutzeko atxor paregabea. Alboren testuez gain, Antonio Pigaffetaren hainbat idazki ere aurkitu daitezke. Pigafetta espedizioaren kronista izan zen eta bere koadernoetan itsas-bidaiaren kontakizunak jaso zituen.

Mapa kontsultatzeko, Tomas Mazón Serranok sortu duen web orrira joan behar duzue. Historiazale amorratua da Tomás Mazón eta sortu duen web-orriari esker, abentura handi hura gertuagotik bizi ahal izateko aukera ematen digu. Gainera, espedizioaren inguruko detaile piloa jaso du eta datu eta dokumentu interesgarri asko eskegi ditu bere web-orrian. Eskerrikasko Tomas eta zorionak web-orri zoragarri hau sortzeagatik!

https://tomasmazon.wixsite.com/primeravueltalmundo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies
Shares
%d bloggers like this: