“ELKANO, LEHEN MUNDU BIRA” FILMEAREN PASE TEKNIKOA TRUEBA ZINEMAN
Atzo Donostiako Trueba zinemara hurbildu ginen Angel Alonso zuzentzen ari den “Elkano, Lehen Mundu Bira” filmaren pase teknikoa egiteko. Lehenengo aldiz ikusi ahal izan genuen pantaila handian eta zinema-aretoko soinuarekin filmearen aurre-muntaia. Beharrezko ariketa izan zen filmearen soinuaren nahiz irudiaren azken doikuntzak erabaki ahal izateko. Pase teknikora Dibulitoon Studion filmaren ekoizpenean parte hartzen ari den lantalde osoa hurbildu ginen.