“ELCANO” CARTOON MOVIE 2018AN AUKERATUA

“Elcano, Lehen Mundu Bira” animazioko filma Cartoon Movie 2018an parte hartuko duten pelikulen artean aukeratua izan da. Cartoon Movie animazioko filmen koprodukziorako foro europarra da eta Bordelen ospatuko da aurtengo martxoaren 7tik 9ra. Hogei urteko ibilbidea duen ekimen honen helburua da europako animaziozko zinemaren ekoizpena eta banaketa indartzea. Elcano filma Europako merkatuaren aurrean bere burua aurkezteko helburuarekin joango da Bordelera, eta baita ahalik eta banaketa zabalena lortzeko ere Filmax Internationalen bitartez. Nazioarteko merkatuari hobeto heltzeko asmoz, filmaren izenburuari esploratzaile portugaldarraren izena gehituko zaio, beraz, “Elcano y Magallanes, La Primera Vuelta al Mundo” izenburuarekin aurkeztuko da nazioartean.

Guztira 60 proiektuk bat egingo dute Cartoon Movie 2018 edizioan, guztiak ekoizpen fase berdinean ez badaude ere. Batzuk kontzeptu fasean daude oraindik, eta aurreratuago daudenak, garapen eta ekoizpen fasean daude. Elcano, Lehen Mundu Bira, ekoizpen fasean dauden proiektuen artean aurkeztuko da.

Animazioko 60 proiektuak 22 herrialdetatik etorritako sektoreko 850 profesionalen aurrean aurkeztuko dira. Haien artean inbertitzaile eta koproduktoreak, banatzaileak, kartara gisa funtzionatzen duten Europa osoko bideo plataformetako ordezkariak eta telebista kateak, Canal +, Discovery Kids, France 3 Cinema eta RTL esaterako.

Dibulitoon Studiok ekoiztu eta Angel Alonso zuzentzen ari den Elcano, Lehen Mundu Bira filma, bukaera-kalitatea duen 5 minutuko bideo lagin batekin bidaiatuko du Bordelera. 3Dko animazioko filma 2019an estreinatuko da, lehen mundu biraren bidaia hasi zenetik 500 urte beteko direnean, eta 80 minutuko iraupena izango du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies
Shares
%d bloggers like this: