LA OREJA DE VAN GOHG TALDEAREN “HAIZEAZ FIDATU” KANTAREN ESTREINALDIA
Sakatu play eta entzun “Haizeaz fidatu”, La Oreja de Van Gogh talde donostiarrak Angel Alonsoren “Elkano, Lehen Mundu Bira” filmerako sortu duen kantu nagusia. Freskoa, melodikoa, abentura kutsuarekin… Juan Sebastian Elkanoren balentria aitortzen duen kantua da eta omenaldi bat da haren pertsonarekiko, izan ere, mendebalderuntza nabigatzen jarraitzeko erabakia hartzearen ondorioz, errealitate bihurtu zen planteran lehen zirkumnabigazioa.
Lehen aldia da La Oreja de Van Gogh taldeak filme baterako kantu nagusia konposatzen duela, taldearengan ilusio handia sortu duen proiektua eta aspaldi zuten gogoari erantzuten diona.
Kantua 3 hizkuntzetan interpretatua dute: gazteleraz, euskaraz eta ingelesez, hizkuntza bana filmaren bertsio bakoitzerako.
Sakatu play eta gozatu kantu eder honekin!